XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naturako gainontzeko bizidunek, landareek eta animaliek, zu bezala, jaio, elikatu, hazi eta inguruarekin harremanak izaten dituzte.

Gainera, ugal daitezke eta azkenean hil egiten dira.

Bizirik ez duten izakiei berriz, bizi-gabeak deitzen zaie.

Hemen dituzu gelan, eta denon artean, hitz egin, aztertu eta eztabaidatzeko zenbait puntu.

- Janariek balio ote dute gorputzari beroa emateko?

Noiz ikus daiteke hori?

- Eta lan egiteko behar dugun indarra emateko balio ote dute jakiek? Eta hazteko?

- Janariaz aparte bizidun guztiok behar al dugu bizitzeko beste zerbait?

- Zenbat denbora iraun dezake pertsona batek jan gabe, gaixotu aurretik?

Eta urik edan gabe?

Gehiago ala gutxiago?

Eta arnasarik hartu gabe?

Gutxiago ala gehiago?

Urak izugarrizko garrantzia du bizidun guztiontzat.

Urik gabe ez dago bizitzarik.

Uraren garrantzia aztertzeko iharduera bat proposatzen dizugu 1. lan-koadernoko 5. orrialdean.

Ea nola moldatzen zaren!